XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauaro doatsuan, gordeka, iñor oar ez zalarik, ezer ez nekusala, ez argi ez gidari biotza sutan zeukana baizik.

Alfred Manessier pintorea, Juan de la Cruz poeta mistiko handiak bere poesian adierazitakoa tapizaren bidez, plastikoki, adierazten saiatu da.

Halatan hitza eta irudia plastikoki, muinean, lotu eta korapilaturik ageri dira.

Alabaina, artistak mistikoaren obraren aurrean sentitu duena, eta guri helarazi nahi diguna, ebokazio ireki, libre, pertsonal eta espontaneoa dugu.

Artista abstrakto-lirikoek beti aitortu dutenez, beren artea izpiritual, erlijioso, mistiko eta traszendente den horretatik hurbil aurkitzen da.

* Tapizok egiteko gaia XVII mendean Aita Cyprien de la Nativité de la Vierge-k Pariseko semeak, egindako Joan Gurutzekoaren lan guztien frantses-itzulpenezko testoak iradoki zioten A. Manessier honi. Paul Valéry olerkariaren iritziz, itzulpen hori dela eta, Frantziako olerkari onenetakotzat jo daiteke. Ik. JEAN CROIX, Oeuvres complètes... Alençon (Desclée de Brouwer) ampsup6; 1989, 31. orr. (Bibliothèque Européenne). Hemen jarri dugu frantzes testo hori ere, erderazkoaren eta Gaztelu-ren euskal-itzulpenarekin batean.